15
Mié, Abr
5 New Articles

Zer da Sasoia?

Zer da Sasoia?
Typography
  • Smaller Small Medium Big Bigger
  • Default Helvetica Segoe Georgia Times

Deskargatu

Kaixo laguna:

Gaur egun SASOIA osatzen dugun persona orok frankismoaren tenore beltzak ezagutu ditugu: lan gogorra, miseria, beldurra, isiluneak.

Trantsizio deitutakoan langileen borroketan parte hartu genuen, Euskal Herria burujabe eta sozialista ezagutuko genuelakoan geunden eta. Gaurko errealitatea oso bestelakoa da: gaur Euskal Herrian ez gara ailegatu erabateko demokraziara eta gure egoera ekonomiko soziala gain behera doa eten gabe.

Hori dela eta, Euskal Herriko eskualde batzuetakook batzarrak egiten hasi ginen, gure artean iritziak elkar trukatzeko egoera honi irtenbidea bilatu nahian.

Urteetako esperientziak ematen duen heldutasunak eraginda gogotsu eta itxaropentsu gaude borroka honetan jarraitzeko.

Jubilatuok populazioaren % 20 gara. Beharrezkoak gara, gure beharrei konponbide justua ekarriko dieten aldarrikapenak planteatzeko gai gara, baita mundu justuagoa lortzeko bidean parte izateko ere.

Pixkanaka pixkanaka gure erakundearen oinarriak definitu egin ditugu eta, horietan oinarrituta lanean aritu eta ari gara.

  Hauek dira gure oinarriak:

  Ezkertiar eta abertzale jubilatu eta pentsionisten    elkartea:

  • Bizi duin eta aktibo baten aldeko apustua egiten dugu.
  • Euskal Herriaren burujabetasunaren alde egin nahi dugu.
  • Gizarteak pertsona helduen gainean duen pasibotasun irudiarekin apurtu nahi dugu soilik aisialdiko kontsumitzailetzat ikusten baikaituzte (musa, bazkariak, dantzak, bidaiak…)
  • Burutzen ditugun lanetan elkartasuna izanen da gure oinarrietako bat.

Helburuak

Euskal Herriaren egoera sozial eta politikoaz aritu, baita jubilatu eta pentsionisten egoeraz ere.

Euskal Herriaren aldeko eraikuntzan aktibitateak adostu eta babestu, beti ere norberaren askatasun pertsonala bermatuz.

Jubilatuok eta pentsionistok bizi ditugun arazoen gainean eztabaidatu eta jarrerak definitu, defendatu beharreko minimoak adostuz:

  • Pentsio publiko eta duinak.

Osasugintza Publikoa

  • Gizarte zerbitzu publiko eta duinak (osasun-laguntza, egoitzak, babes-egoitza, eguneko egoitzak, jantokiak…)
  • Formakuntza eta kultur arloko aktibitateak bultzatu.
  • Instituzioek erraztutako aisialdi partehartzailea.

Hileroko asanbladetan  erabakitzen ditugu gin behar ditugun ekintzak.

  • Eskuorriak egin ditugu, baita kasu askotan pobreziaren mailatik behean dauden gure erretiro-pentsioen hondatzea salatzeko kontzentrazioak ere.
  • Euskal Herria nazio bezala aitortua izan dadin eta bere burujabetza errekonozitua izatearen aldeko posizionamendu argia dugu.
  • Euskal preso politikoen giza eskubideak errespetaturik izan daitezen aldarrikatu dugu.
  • Gure ahalmenen arabera, jendarte hau aldatzearen aldeko lana egiten duten ororekin lerrokatu gara: Gure lurraren defentsan, ekosistema on bat eta feminismoa babestuz, baztertutako kolektiboen alde...
  • Gure historia, kultura eta ohiturak ezagutzeko gura daukagu, horren ildora txango aunitz antolatu dugu.
  • Jubilatuek, agintariengandik baztertuta dagoen gure hizkuntzarekiko hurbilpen bat izan dezaten, maila ezberdinetako ikastaroak antolatu ditugu.
  • Euskal Herriko jubilatuen Mugimenduaren parte garenez,  bai Nafarroako zein EAEko jubilatuen Elkarte ezberdinekin harremanak bultzatu nahi ditugu, komunak diren arazoei aurre egiteko

        

       SASOIAren filosofiarekin identifikatzen diren eta kolektiboaren barruan sartu nahi duten erretirodun guztiek hemen deskargatu daitekeen fitxa bete eta sinatu dezakete, eskaneatu edo argazkiak atera eta honako helbide honetara bidali: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. eta, ondoren, eskura eman Batzarreko edozeini hilaren amaierako ostegun bakoitzeko Batzarrean.

 

https://sasoia.eus/

Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Deskargatu

 

Twitter Sasoia

EVENTOS PROXIMOS

EVENTOS PROXIMOS

Buenos días

Os mandamos la programación de las Redes de Mayores (y Buztintxuri, San Jorge) para este trimestre abril- junio. Inscripciones a través del 010 – 948 420 100 (salvo en el Casco Viejo con inscripción presencial en Estafeta 47), desde el lunes 30 de marzo al 15 de abril

El folleto está en el siguiente enlace

https://sasoia.eus/images/2026/Abril/Evento_30032026_Mayores_Ayto_Abril_Junio/folletoreddemayoresabril_junio2026.pdf

https://www.pamplona.es/sites/default/files/2026-03/folletoreddemayoresabril-junio2026.pdf

 

Esperamos que sea de vuestro interés

 

Egun on.

Apirila-ekaina hiruhileko honetarako Nagusien Sareen (eta Buztintxuri, San Jorge) programazioa bidaltzen dizuegu. Izen emateak 010 – 948 420 100 telefonoaren bidez (Alde Zaharrean izan ezik, Estafeta 47an) aurrez aurre izena emanda, martxoaren 30etik apirilaren 15era

Liburuxka esteka honetan dago:

https://sasoia.eus/images/2026/Abril/Evento_30032026_Mayores_Ayto_Abril_Junio/folletoreddemayoresabril_junio2026.pdf

https://www.pamplona.es/sites/default/files/2026-03/folletoreddemayoresabril-junio2026.pdf


Zuen inteesekoa izatea espero dugu

  • 30 Junio 2026
  • Diferentes localizaciones

Gobierno de Navarra

Noticias e informaciones de interés / Albiste eta informazio interesgarriak